EKOIZTEKO BALIABIDEAK

Geure instalazio zabalak teknologia modernoarekin hornituta daude altzairu lauen produktuak fabrikatzeko:

  • Zerbitzu Zentroa Bilboko Portutik 15 km-ra eta N-634 errepidearen ondoan.
  • Azalera industriala: 25.500 m2.
  • Eraldatzeko eta biltegiratzeko instalazio estaliak: 13.000 m2.
  • Kanpoko biltegi osagarria.
  • 40 tonara arteko garabiak.
  • Banaketarako kamioien flota propioa.
  • Laborategia.
  • Ebaketa eta desugerketa lerroak:
  • Lodien Lerro Beltza (2021)
    Gure Ebaketa Lerro modernoenak 2.050 x 25-era arte prozesatzeko gaitasuna du. Lautze-makina bikoitza eta arrabotatzeko 3 lerro ditu, eta 25 mm-ko lodiera arteko xaflak merkaturatzeko gai da, zeinek laser bidezko ebaketarako ezaugarri ezin hobeak baitituzte.

    Ertainen Lerro Beltza (2019)
    Ebaketa Lerro hori 2.050 x 12 arte prozesatzeko gai da. Lautze-makina bikoitza eta arrabotatzeko bi lerro ditu, gainazalaren lautasun- eta garbiketa-prestazio onenak bermatzeko.

    Desugertze ekologikoko lerroa (2016)
    Altzairuzko xaflak Desugertzeko eta Distentsionatzeko gure lerroari esker, lortzen den produktu desugertuak zimurtasun-ezaugarri ezin hobeak eta lautasun egokia ditu, gehienez ere 20 mm-ko lodiera, 2000 mm-ko zabalera eta 12m-ko luzera duten xafletan, laser bidezko ebaketa egin aurretik eta ondoren. Hori guztia mikro inpaktatze bidezko desugertze ekologikoko prozesu batekin egiten da.


Prozesuak

Laser bidezko ebaketaren mundura bideratzen dugu gure jarduna eta, horren baitan, hainbat prozesu esklusibo egiten ditugu, kalitate gorena bermatzeko xedez beti:

  • Hornitzaileak zehazki hautatzea kalitate-parametroen arabera (hautsa, markak, makinan duen portaera)
  • Estalpeko bobinen zaintza.
  • Gure materialaren laginen barne-neurketak.
  • Laborategi propioan saiakuntza kimikoak eta mekanikoak egitea.
  • Gure kalitate-estandarrak Arauak baino berme murriztaileagoak eskaintzen ditu honako alderdi hauetan:
    • Xaflak ebaki aurretik duen lautasunean.
    • Teila efektuan.
    • Gainazaleko itxuran.