- Enpresa -

Historia

ACEROS ORMAZABAL altzairuaren Zerbitzu Zentroa da eta tradizio handia du altzairuaren sektorean 1975. urteaz geroztik. Familia-jatorriko enpresa gara, % 100 Euskadiko kapitala duena, eta egoitza soziala Zornotzako Kortederra auzoan dugu (Bizkaian).

 

2006an,

Aceros Ormazabalek bere burua erakunde gisa berrasmatzeko hausnarketa-prozesu bati ekin zion. Hala, altzairu arrunteko zerbitzu zentro bat izatetik (tokiko eremu geografikoarekin eta espezializazio gabeko altzairu arrunteko kontsumo- sektoreetara bideratua) muga elastiko handiko eta lodiera handiko kalitatezko altzairuen sektoreko hornitzaile espezializatu izatera igaro zen. Hausnarketa horren ondorioz, enpresak Donostiako bulegoak lekuz aldatu zituen, eta kokapen estrategiko baten aldeko hautua egin zuen, Zornotzan kokatuz.

 

2010ean,

enpresak erabaki sendoa hartu zuen, Europako Hegoaldeko laserraren bidezko ebaketara bideratutako Zerbitzu Zentro aitzindari gisa ezartzeko. Helburu horrekin, ekoizteko baliabideak etengabe garatzen eta hobetzen dihardu:

  • · Zornotzako instalazioak handitu ditu.
  • · 2020×20 ebaketa-lerro aitzindari bat instalatu du, honako material hauek ebakitzeko eta lautzeko gaitasunarekin:
          20 mm arteko lodierak
          2000 mm-ko zabalerak
          s700 arteko kalitateak (muga elastiko handiko altzairuak)
          Estandarrak/Tolerantzia mugatuak

 

2011n,

enpresak 2000x6ko Ebaketa Lerroa osorik erreformatu zuen.

 

2012an,

ikerketa-proiektu bat abiarazi genuen FAGOR ARRASATE S.Koop. kooperatibarekin lankidetzan. Proiektu horren bitartez, soluzio industrial ekologiko baten bideragarritasun teknikoa ikertu nahi genuen, gainazaleko itxura uniformeduna duen eta distentsionatua den altzairua eskaintzeko, laserraren merkatuari eta haren eskakizun gero eta handiagoei irtenbidea emateko. Proiektu hori 2016an amaitu zen, Mikroinpaktatze eta Distentsionatze bidezko Desugerketa Ekologikoko Lerroa abian jarri zenean.